Errusiar Armadako Kosakoen Balleta



Download 6.75 Kb.
Sana23.06.2017
Hajmi6.75 Kb.
Errusiar Armadako Kosakoen Balleta

Errusiar Armadako Kosakoen Balletak, makina bat dantzari eta abeslarirekin, Kaukasoko gune bakoitzeko usadio tipikoenak eta ohiturak jasotzen ditu Ivan Gromakov Ivanovich-en zuzendaritzapean. Moskuko Pravda egunkariaren hitzetan koreografo hau Stavropol-eko eskualde zabaleko (30 milioi pertsona baino gehiago bizi dira bertan eta esteparik politenak ditu Errusian eta Itsaso Beltzean) ohitura eta kulturak gehien hedatu dituen pertsona da.

Kosakoek idazle eta zine-zuzendari ospetsuak inspiratu izan dituzte eta oraindik ere halaxe egiten dute. Idazle horiek beraien obren bitartez mitologia unibertsala sortu dute. Iván Gromakov Ivanovichek egun daukan antzerki jokoa agertokien beharretara egokitzen da. Izan ere, dantza eta musika fusionatzen ditu teknika eta ohitura herrikoirik zaharrenak elkartuz. Horren guztiaren emaitza malgua, kalitate handikoa eta dinamikoa da. Gerrako eta maitasunezko dantzak zein musika zuzenean eskaintzen dituzte Kosakoen Armadaren Orkestrak eta dantzariek. Guztira, 32 artista igotzen dira taula gainera.

Errusiar Armadako Kosakoen Balletak mundu guztian sustatu duen interes kulturala dela eta, Errusiako Kultura Ministerioak Ohoreko Aipamena eman dio Iván Gromakov Ivanovichi. Konpainiak I. saria lortu zuen Errusiar Estatuaren Telebistaren Dantza eta Ohituren Jaialdi Nazionalean. Mosku hiriburuan, Stanislavkyi, Sulally eta Chaykovsogo antzokietan, beti eman izan dituzte sei hilabete baino gehiago. Azken urteetan bost kontinenteetako 60 naziok baino gehiagok ezagutu dute balletaren artea. Dance Theatre Workshop-en Ohorezko gonbidatuak izan dira New Yorken eta munduko hainbat telebistak ere gonbidatu ditu.

Errusiako Kosakoen Balletak hirurogei ikuskizun baino gehiago ditu eta koreografiek eragin handia dute ikusleengan, berehala transmititzen dutenak euren indarra. Akrobazia handietan, borroketan, amodiozko dantzetan eta dantza erakustaldietan maisutasun handiz erakusten dituzte beraien gaitasunak. Ugariak dira turoak lurrean, jauzi hirukoitzak, beduinskiy, arabskiy, turoak uzkurtuta, ahuntzen jauziak, takoien gaineko birak, shtopor, volta, daga-dueluak, kosachka, abertasak, ezpata-jauziak, polsunok, vochonok, skladka, kolzo, errotak jarraian, podgatie, podebásco, kovir, yalozhka, golubzi, motalochka, drobi, eta prislladki direlakoak, Tsarren Errusiako Kosakoen Armadako gurutzaketa eta pauso militarrak tartekatuz.

Nikolas IIa. Tsarra boltxebikeek hil zuten 1918an eta Kosakoen Armada azken Tsar horren guardia inperiala izan zen.

Tsarra desagertu zenean, horiei segika ibili ziren eta ia sarraskitu arte torturatu zituzten.

Zenbaitek Krai-ko (Satvropol) eskualde batean ezkutatuta bizirik irautea lortu zuen. Han talde sekretua sortu zuten klandestinitatean Stalinen armada diktatorialaren aurka borrokatzeko.

60 urte baino gehiago pasatu zirenean, Mijail Gorbachov Idazkari Nagusi izendatu zuten eta 1986an hain ezaguna den Sobietar Batasunerako erreformen programa iragarri zuen, perestroika alegia. Glasnost ezartzearekin batera, adierazpen-, jabetza- eta erlijio- askatasunak hobetu ziren. Halaber, milaka politikari eta disidente askatu zituen. 1989an Berlineko Harresia erori zen eta 1990eko martxoan SESB desegin zuen.

Orduan Errusiako kultur eta politika erakundeek birgaitu egin zituzten klandestinitatean zeuden aurkariak, esaterako Stavropoleko Krai eskualdeko kosakoen armadaren taldea, eta Kultur Ministerioak Kosakoen Ballet Nazionala sortu zuen Ivan Gromakov zuzendari ospetsuaren bitartez.

UNESCOren arabera, kosakoen herriaren kultura eta ondarea hedatzen dituen balleta da, 1990etik 50 muntaia baino gehiago egin ditu, eta horien bidez bost kontinenteetan erakutsi dituzte kosakoen herriaren eta Errusiako Tsarren guardia inperiala izandako armada ospetsuaren ohiturak eta kultura.



Oraingoan Errusiar Armadako Kosakoen Balletak 2 orduko ikuskizuna aurkeztuko digu eta honako hauek ikusi ahal izango ditugu: Tsarren guardia aldaketa ospetsuen koreografien jatorria, borrokak (dagekin, pikekin, ezpatekin), dantzak, ohiturak, musika eta akrobaziak eta lur-arrasean dantzak egiteko duten izugarrizko gaitasuna. Horrekin guztiarekin txundituta uzten dute mundu osoko publikoa emanaldi bakoitzean.


Do'stlaringiz bilan baham:


Ma'lumotlar bazasi mualliflik huquqi bilan himoyalangan ©hozir.org 2017
ma'muriyatiga murojaat qiling

    Bosh sahifa